LAN mov

Ekainaren 1etik 3ra / BilbaoArte

 GONBIDATUTAKO FILMA

Jaialdiaren edizio bakoitzerako, festibala osotzen duen lan-taldeak komisariotza-lan bat egiten du, eta lan horrek edizio bakoitzaren programazioan sartzea interesgarria izan daitekeela uste dugun filmak bilatzen eta identifikatzen ditu.

Azken edizioetan interes berezia jarri dugu genero-gaiak jorratzen eta aldarrikatzen dituzten filmetan, emakumeen zuzendaritzarekin eta protagonismoarekin. Gaur egungo ekoizpeneko filmak dira, eta begirada berezia eta narratiba ematen dute, langileen egoerak islatzearen garrantziaz kontzientziatuta.

Lan honek 2022an egingo duen seigarren ediziorako honako dokumental labur hau gonbidatu dugu: «LATSARIAK/LAVANDERAS». Tokiko lana da, emakumeek zuzendu eta koordinatua, eta emakumeek historikoki ikusezin bihurtu dituzten lan horietan jartzen du arreta.

LATSARIAK / LAVANDERAS

ZuzendaritzaEstibaliz Gutierrez
Bilbo, 2021.